Beranduegi
Podcast

Beranduegi

By ARGIA

137
Comedy

Breaking fake newsak, ironia demokratikoa eta maitasun oldarkorra lantzen dituen podcasta da Beranduegi. Ordubeteko irratsaioa, bi ostiralean behin, ARGIAren webgunean

1-20 of 137
Beranduegi 7x04: Evaristoteles

Guardiazibilen etxepeko bilera batean bezala sentitzen gara Beranduegin: lasai eta libre nahi duguna esateko; eta kontinente oso bat “hanka-txiki-zalea” dela esan behar bada, ba esan egiten da. Eta galdetuko duzue, nondik iritsi garen horra? Bada gerrarako prestaketen baitan, nazioarteko gustu erotikoak ekarri ditu aste honetan Kevinek. Evaristoren musikaz lagunduta. Egiazko Euskal Herria itzuli da. Eta ez da udazkenagatik. E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Oct 28, 20261:02:54
Beranduegi 7x03: Berasategi eta beste daimon batzuk

Lehenik eta behin, ohar bat: daimona ez da pokemon bat, antzinako Greziatik Izarrek ekarri digun kontzeptu filosofiko bat da: jainkoak bakoitzari esleitu digun patua esan nahi du, eta horren bueltan egin dugu saioa. Marco Aurelio, adibidez, ez zegoen pozik bere daimonarekin, Kevin bila dabil, Mari Karmen ez dakigu, Brian ziur baietz, Silveira auskalo, Hondarribiko Babacar ez, eta pistola eskuan eta ibili munduan dabiltzan poliziak... hauek babesten dituzten jainko gehiegi dituzte inguruan, gauza onerako. Saio amaieran jarri dugun kanta: X-Silver - 'Hamabost urte banitu bezela' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Oct 12, 20261:04:05
Beranduegi 7x02: Eki Timorren txeetoak jaten

Orain arte fededun kristauak Lourdesera joaten ziren euren nahiak bete zitezen eskatzera, ba hemendik aurrera Beranduegik beteko du funtzio hori. Guk podcastean esandakoa egi bihurtzen da: Kevinen 'proto nobia', ARGIAko 'proto informatikoa'... Zer nahi, hura izan. Baina gurarien sekziotik gudarienera salto txikia dago, eta aste honetan ere pil pilean dauden gaiei heldu diegu gure funtzio politikoa betez: Ikastolak vs eskola publikoa, Ferminismoa, Kurdistango gatazka, eta nola ez, denok buruan dugun Ekialdeko Timor. Saio amaieran jarri dugun kanta: Sedientos de cumbia - 'Bombón' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Oct 1, 20261:09:39
Beranduegi 7x01: Oñatin enkaputxatuak eta Jonan Saloun

Bai, lasai, badakigu zain zeundetela eta uda luzea egin zaizuela gu gabe, baina trankil, bagatoz bueltan. Opor ederrak botata, oporrez hizketan, gidoi landu eta pentsatuarekin eta aktualitateari estuki lotuta, bere esentzian dator Beranduegi: Oñatiko enkaputxatuak, Alardea, EITBren krimenak, ETAko gizonak... Saio amaieran jarri dugun kanta: Gorka Urbizu - 'Etorkizuna Ginenean' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Sep 17, 20261:08:35
Beranduegi 6x20: Zipaioak ere arbitroak zarete

Urrutitik antzematen zaie gidari onei eta txarrei, eta zuen ustez zein zakutan sartzen da Kevin? Ba tuneletako X gorriak abisu hutsa direla uste duen horietakoa da, beraz, imajinatu. Gizonkerian hasitakoak ezin beste biderik hartu, eta futbolaz aritu gara gaur: munduko kopaz eta arbitroz jantzitako ertzaiez. Hauxe da uda baino lehen esateko dugun guztia supremazismo beltzaren aldeko lau zurik. E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Jul 16, 20261:06:09
Beranduegi 6x19: GKS eta ETS txosnetan

Polemika non, gu han. Eta nola ez, gai gatazkatsuei heldu diegu gaurkoan ere: ETA, txoznetako betoa, ETS... iritzi aniztasuna eta eztabaida gaitasuna zentroan dituen plaza denez Beranduegi, eztabaida bideratzeko teknika guztiz parte hartzaile eta demokratikoa erabili dugu: alde ala kontra? Eta zuei, ze konbinazio ateratzen zaizue? Alde eta alde? Kontra eta alde? Alde baina kontra?... Saio amaieran jarri dugun kanta: Maixa, Mirua, Kilikis, Malakias - 'Bada garaia' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Jun 17, 20261:03:41
Beranduegi 6x18: Izarren hautsa

Zerbait falta zen azken hilabeteotan Beranduegin, eta azkenean, bete da hutsunea eta bueltan da gure Izar. Erditu ostean oso osorik etorri da, eta bere erditzea eta ondorena kontatu dizkigu, saio honetan ohikoa dugun bezala, xehetasun askorekin. Ospitalera bidean jarri zen unetik bizidun bat titira itsatsita izan arteko prozesu guztia. Saio amaieran jarri dugun kanta: Viagra Boys - 'Research Chemicals' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Jun 3, 20261:04:16
Beranduegi 6x17: Oligomaitasuna

Gure entzule bizizale batek proposatu digu polimaitasunari buruz aritzea, eta zuen esanak agindu direnez guretzat, praktikatu, informatu eta ikerketa lan sakona egin ostean, gaur elkarrekin partekatu ditugu gure ideia eta bizipenak. Eta nola ez, Kevinek oligomaitasunaren alde dagoela deskubirtu du, eta bere zita tamalgarri bat partekatu du gurekin. Zita batean zer egin behar den ez dakigu, baina zer ez den egin behar argi geratu zaigu. Saio amaieran jarri dugun kanta: Mconak - 'Tabernako argiak' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

May 22, 20261:00:57
Beranduegi 6x16: Alekakokelo eta Boromir

Ez esan ez duzuenik inoiz pentsatu Bernardo Atxaga eta Bilbo Bolsón lehengusuak direla, gutxienez. Guk imajina dezakegu idazlea hobbiten etxetxo horietako batean bere azken nobela idazten. Halakoxea da gure podcasta: umore demokratikoz betetako gidoi landuak, maitasun oldarkorrez egindako txisteak, fikziozko pertsonaien parte hartzeak... geuk baino gehiago daki gutaz adimen artifizialak. Saio amaieran jarri dugun kanta: RTZ - 'Dena erre' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

May 6, 20261:00:50
Beranduegi 6x15: Sionista zuriak gara

AEK-k esango lukeen bezala, kontraesana gara, eta halaxe gabiltza: monarkiaren aurka gaude, baina errege kopak bihotza poztu digu; Palestina defendatzen dugu, baina sionista zuriak garela ikasi dugu. Saio zinez autokritikoa atera zaigu aste honetakoa. E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Apr 22, 202659:30
Beranduegi 6x14: Izar erditu eta Oskar agertu

Beranduegi ama izan da, eta badugu gure armadarako lehendabiziko soldadua, Izarren baginatik etorrita. Izarren faltan, azken saioetan oso presente izan dugun kontzeptu bat hezur-haragitu zaigu: "Oskar". Paristik ez, baina Bilbotik datorren artista bat da bera, galderaz beteta Euskadirentzat. AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere garatzen dituzte. Zer egin umeak ETA zer den galdetzen dizunean; edo borroka armatua zer den; nola izkin egin? Bi aditu ditugu Beranduegin eta dena azaldu digute. Horrez gain, greba orokorra, euskararen aurkako oldarraldiaren harira ARGIAk egindako ikerketa eta therianak kritikatzen dituzten “animaliak” izan ditugu hizpide. E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Apr 14, 20261:06:22
Beranduegi 6x13: Aita, zer da ETA?

AItatxo ernegatuak ez dira kexatu soilik egiten, egoera zailen aurrean ihes egiteko teknikak ere garatzen dituzte. Zer egin umeak ETA zer den galdetzen dizunean; edo borroka armatua zer den; nola izkin egin? Bi aditu ditugu Beranduegin eta dena azaldu digute. Horrez gain, greba orokorra, euskararen aurkako oldarraldiaren harira ARGIAk egindako ikerketa eta therianak kritikatzen dituzten “animaliak” izan ditugu hizpide.

Mar 18, 20261:05:25
Beranduegi 6x12: Blandina potolduta hegan

Ez da oso ohikoa Beranduegin, baina nahiko saio kultureta atera zaigu gaurkoa: Jakina zen, baina Joselontxo da Espainiako aktore onena Akademiaren arabera. Akademia nor den, hori ez dugu hain argi. Zinematik literatur gomendioetara iritsi gara nahi gabe moduan, eta Kevinen ‘balndinari’ buruz hitz egiten amaitu dugu. Dena beti bezain logikoa. Saio amaieran jarri dugun kanta: Sociedad Alkoholoika - 'Cuando nada vale nada' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Mar 4, 20261:02:53
Beranduegi 6x11: Fatxa etarrak

Memoria historiko ariketa egin dugu gaurkoan, gure arbasoen trapu zikinak atera ditugu, faxismoa eta ETA gurutzatzen diren leku horretan amaitzeraino. Aktualitatera etorrita, berriz, mozorroen mugez hitz egin dugu, eta gezurra badirudi ere, serio jarri gara.

Feb 18, 20261:08:04
Beranduegi 6x10: Ehiza da bizitza

Argia Sariak pasa berri, euskal prentsa eta kultur munduko txutxumutxuak ekarri ditugu aste hontan; Kevinek ekitaldiko aurkezpenean esan bezala, euskal prentsa larrosa egitea baita Beranduegiren funtzioetako bat. Hori bakarrik ez, Olentzeroren identitate sexuala ere izan dugu hizpide; eta hortik, ehizara, finean, bizitzara.

Feb 4, 20261:04:38
Beranduegi 6x09: Teo Senegalen

Kevin da gure korrespontsal ofiziala, baina oraingoan Axik ekarri digu Senegalgo berri, eta ondorio nagusia atera du: zuriok gaizki eginda gaude eta behera begira bizi gara. Hau orokorrean, xehetasun gehiago eman ditugu saioan. Eta ohi dugun bezala, gaizki egindako espezieko jende askoz aritu gara: Trump, Josu Jon Imaz, Bush, Jesukristo, Teo... zerrenda amaigabea da. Saio amaieran jarri dugun kanta: The Neighborhood Kids - 'Kids in the cages' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Jan 21, 20261:09:39
Beranduegi 6x08: Patata sozialak eta turbantedun emakumeak

Aurten ere asko eman digu Durangoko Azokak eta euskal famoseoaren analisi sakona egin dugu. FIjatu zarete nola egoten den jende ezaguna stand-en atzean ganadua ferietan egoten den gisan? Gozatu Beranduegiten historian lehenengoz hutsunez betetako saioaz, nongoa den ez dakigun oteizaren omenez. Saio amaieran jarri dugun kanta: Jitipi jatapa - 'Haurrock' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Dec 18, 20251:06:23
Beranduegi 6x07: We laket Urduñako mojak

Euskararen eguna baino zenbat egun lehenago hilko zara zu? Mikel Laboa bi egun lehenago hil zela deskubritu dugu. Eta abeslari ezagunez hizketan hasita, hipotesi bat horra: Bulegoko abeslariak ezkutatu zuen Irulegiko eskua; zeren egun bakar batean kanta bat egitea nahiko susmagarria iruditu zaigu. Beranduegiren atal kulturala amaitu ostean, gazteek alkoholik edaten ez duten etorkizun hurbilaean herri mugimenduak nola finantzatu daitezkeen pentsatzen aritu gara. Eta bien bitartean, Urduñako monjak Wallapopen elizako materiala saltzen. Saio amaieran jarri dugun kanta: Willis Drummond - 'Gaztetasuna' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Dec 4, 20251:02:43
Beranduegi 6x06: Euscoach gudariak gara

Gida espiritual, edo euscoach, edo laguntzaile-bideratzaile hasiberriez aritu ginen aurreko saioan. Lider beterano bati buruz hitz egin dugu, berriro, hamaikagarrenez, oraingoan: Jon Maia handiaz, Euskal Herriaren itsasotasunaz eta belaontzi gogorrenentzat ere biziki arriskutsuak diren izotz-mendiez. Izotz-mendiak bezalakoak omen gara guztiok, jokabide batzuk azaleratzen ditugu, baina urpean ezkutatu gauza mordoa, sentimendurik beroenak-eta. Jonek ez, alderantzizko izeberga da bera, barruan duen oro kanporatzen du, eta puntatxoa besterik ez du urpean mantentzen. Zure oinetara, aitatxo. Saio amaieran jarri dugun kanta: Zoo - Panya E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Nov 21, 20251:09:09
Beranduegi 6x05: Ez ezkerra, ez eskuina: Coach

Zer da ezkerra? Zer da eskuina? Zer da feminista? Zer da matxista? Non dago muga? Zein da Stalin?... Ez dira galdera soilak, Asier Arteaga gure gida espiritualak eman dizkigun irizpideak dira, eta guk fin jarraituko dugu gure coach-a. Errabia ematen badizu, zure arazoa da. Guk hautatu dugu gure bidea. Eta entzule, zuentzat abisu bat dugu: zenbat eta gehiago kexatzen zareten Urnieta eta Legazpirekin sartzen garelako, orduan eta gehiago sartuko gara, oroitarazi egiten diguzue. Saio amaieran jarri dugun kanta: Parquesvr - 'Bukele o Bukkake' E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.

Nov 5, 202558:00

We use analytics

We use Umami, a privacy-friendly analytics tool, to understand how visitors use this site. No personal data is collected and no data leaves our EU servers. You can accept or decline below. Privacy Policy