About this episode
Aktualitate hurbila eta aktualitate urruna, biak lantzen ditugu Beranduegin: Iraultza Txikien Akanpadako antzinako kontuak ekarri dizkigu Kevinek lehenik, eta Palestinara begira jarri gara gero; hobeto esanda, sarraski honek gurean sortu dituen bost ‘dildoei’ buruz aritu gara eta larunbateko mobilizarioko manifestua sakon aletu dugu. Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. Egin zure ekarpena Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.
Comments
Rate this episode
Episode Details
- Show Type
- full
- Audio Format
- audio/mpeg
